Politika
Galdakao
Erredakzioa
Era berean, Espainiako Gobernuaren ordezkariak harremanetan jarri ditu Polizia eta Fiskaltza, hilotzaren harreran "terrorismoa goratu" ote den argi dezaten.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Xabier Lopez Peña Thierry hildako ETAko presoaren oroimenez gaur arratsaldean Galdakaon (Bizkaia) egitekoa den ekitaldia debekatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 30ean hil zen presoaren hilotza gaur goizean iritsi da Bilbora, eta ehundik gora lagunek egin diote harrera. Gero Galdakaora eraman dute zerraldoa, Lopez Peñaren jaioterrira. Han, oroimenezko ekitaldia egingo diote Aperribai frontoian, arratsaldean.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak igorritako agirian azaltzen denez, Espainiako Gobernuaren ordezkariak harremanetan jarri ditu Polizia eta Fiskaltza, hilotzaren harreran "terrorismoa goratu" ote den argi dezaten.
Fiskaltzak ekitaldia ikertzea eskatu du
Xabier Lopez Peñaren hilotza 09:00ak aldera iritsi da Sondikako aireportura eta bertan 150 lagun elkartu dira, tartean Herrirako, Etxerateko eta ezker abertzaleko zenbait ordezkari. Bertaratutakoek ikurrinak eskuetan zituztela, dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatu du hil-kutxaren aurrean. Ekitaldian, partaideek hainbat oihu egin dituzte, tartean "Herriak ez du barkatuko", "Borroka da bide bakarra", "Xabier, gudari, herria zurekin", "Gora ETA" eta "Gora ETA militarra".
Juan Calparsoro EAEko fiskalburuaten ustez, baliteke Sondikako ekitaldia horretan terrorismoa goratu izana, eta, Europa Press agentzian egindako adierazpenetan, gertatutakoa ikerketu egin beharko litzatekeela adierazi du Calparsorok. Dena dela, hori Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari dagokiola gaineratu du.
Lopez Peña joan den martxoaren 30ean hil zen Parisko ospitale batean. Hiru aste lehenago eraman zuten bertara Fleury-Merogisko espetxetik. Familiak heriotza argitzeko exijitu du, oraindik ez baitizkiete arrazoiak azaldu.
Hileta zibil eta pribatua dela argitu du familiak
Galdakaoko ekitaldia hileta zibil eta pribatua dela azaldu du Xabier Lopez Peñaren familiak, Herrirak komunikabideei igorritako prentsa-ohar labur batean.
''Xabier Lopez Peña gure anaiaren azken agurra dela-eta zenbait komunikabidetan kaleratutako informazioa dela-eta, familiako kideek argitu nahi dugu Aperribai frontoian deitutako ekitaldia hileta zibila dela''.
''Ondorioz, izaera erabat pribatua duen ekitaldia da'', gaineratu dute, eta ''izaera publikoa duen albiste gisa ez lantzea'' eskatu diete komunikabideei.
''Ez dugu nahi gure anaiaren azken agurra ikusmin mediatikoaren erdigunean egotea, ezta inongo gatazkarik eragitea ere'', bukatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa