Politika
Parisen hil zen
Erredakzioa
150 pertsona inguru elkartu dira Sondikako aireportuan, Lopez Peñari lehen harrera egiteko asmoz. Fiskaltzak ekitaldian terrorismoa goratu duten ikertzea eskatu du.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Xabier Lopez Peña Thierry ETAko kidearen hilotza Euskal Herrian da jada. Goizeko 09:00ak aldera iritsi da Sondikako aireportura eta bertan 150 lagun elkartu dira, tartean Herrirako, Etxerateko eta ezker abertzaleko zenbait ordezkari.
Bertaratutakoek ikurrinak eskuetan zituztela, dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatu du hil-kutxaren aurrean. Ekitaldian, partaideek hainbat oihu egin dituzte, tartean "Herriak ez du barkatuko", "Borroka da bide bakarra", "Xabier, gudari, herria zurekin", "Gora ETA" eta "Gora ETA militarra".
Jarraian Galdakaorako bidea hartu dute, Lopez Peñaren jaioterrira, eta bertako hilerrian hobiratu dute.
Arratsaldean (19:30) omenaldia egingo diote, Aperribai frontoian.
Fiskaltzak ekitaldia ikertzea eskatu du
Juan Calparsoro EAEko fiskalburuaren ustez, baliteke Sondikako ekitaldian terrorismoa goratu izana.
Europa Press agentzian egindako adierazpenetan, gertatutakoa ikerketu egin beharko litzatekeela adierazi du Calparsorok. Dena dela, hori Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari dagokiola gaineratu du.
Lopez Peña joan den martxoaren 30ean hil zen Parisko ospitale batean. Hiru aste lehenago eraman zuten bertara Fleury-Merogisko espetxetik. Familiak heriotza argitzeko exijitu du, oraindik ez baitizkiete arrazoiak azaldu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa