18:49

Politika

25 minutuko udalbatza

Iruñeko Udalaren oposizioak alkate inputatuari 'planto egin' dio

Erredakzioa

Oposizioak ez du gai-zerrendako ekimenik aurkeztu, ezta ekimenak eztabaidatu nahi izan ere. Bien bitartean, kalean herritarrek protesta zaratatsua egin dute.

  • Enrique Maya Iruñeko alkatea. EFE

    Enrique Maya Iruñeko alkatea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Kutxako dieten auzian Enrique Maya Iruñeko alkatea inputatu zuten, eta Udaleko oposizioak "planto egin" dio gaur, udalbatzan. Oposizioko talde politikoek ez dute gai-zerrendako ekimenik aurkeztu, ezta ekimenak eztabaidatu nahi izan ere.

Udalbatzak 25 minutuko iraupena izan du soilik. Bien bitartean, kalean herritarrek protesta zaratatsua egin dute txilibitu eta lapikoekin. UPNk mozio bat eztabaidatu nahi izan du, baina PSNk, NaBaik, Aralarrek, Bilduk eta I-Ek eragotzi egin dute.

UPNk eta PPNk ekimenaren eztabaida babestu egin dute, baina gainerako taldeek protestaren zergatia azaltzeko soilik hartu dute hitza. Duela zenbait aste udalbatzaren gehiengoak alkatearen gaitzespena onartu zuela gogorarazi dute.

Pamplona pleno efe

Iruñeko udalbatza. EFE

Mayak ez du kargua utziko

Mayak hitza hartu eta "kargua utziko ez" duela baieztatu du. Bestalde, asteleheneko saiora "normaltasunez" joango dela esan du alkateak, "galdetzen diotena" erantzun eta "azaltzen saiatzeko". "Dena ahalik eta azkarren amaitzea" espero du Mayak.

Mayak inputatu gisa lau egun barru deklaratu behar du, Nafarroako Kutxaren dieten auzian. Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia eta Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari ohia ere inputatuta daude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena