16:38

Politika

Nafarroako Kutxako dietak

UPN barruan ustelkeria izatea ukatu du Yolanda Barcinak

Redacción

Nafarroako presidentearen iritziz, ustelkeria kasuetan nahasita dauden politikariek ez dute lekurik alderdi politikoetan.

  • Yolanda Barcina Nafarroako eta UPNko presidentea. Argazkia: EFE

    Yolanda Barcina Nafarroako eta UPNko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yolanda Barcina Nafarroako presidente eta UPNko buruzagiak asteazken honetan adierazi duenez, "politikari ustelek" ez dute tokirik alderdi politikoetan, eta horren harira, UPNren baitan ustelkeria izatea ukatu du.

Miguel Sanz, Enrique Maya eta Alvaro Miranda UPNko kideak inputatu egin dituzte, Nafarroako Aurrezki Kutxan (CAN) jasotako dietengatik. Horien inputazioaz eta 2010ean Barcinak berak egin zituen adierazpenez galdetu diote gaur Barcinari kazetariek. Orduan, ustelkeriarengatik inputatutakoak "berehala eta automatikoki" kargugabetzearen alde mintzatu zen Barcina.

Barcinaren esanetan, ez dago ustelkeria zantzurik UPN-n, besteak beste, CANeko dieten dirua Ogasunari ordaindu zaiolako. Gaineratu duenez, kasua ikerketa fasean dago, eta, beraz, auzitegiek esaten dutenaren zain egon beharko da. Halaber, epaitegien erabakiak errespetatuko ditu.

CANeko dieten auzian UPNko hiru kide inputatu dituzte, baina horien artetik Enrique Mayak soilik du kargu publikoa. Azken horrek dimisioa aurkeztu beharko lukeen galdetuta, Barcinak esan du Nafarroako gizarteak ustelkeriarik ez dela izan ulertu behar duela.. Halaber, epaitegiei beren lana egiten uzteko eskatu du.

Yolanda Barcina forupekoa denez, Auzitegi Gorenak inputatu dezake eta ez Nafarroako Auzitegiak. Barcina lasai agertu da, oraingoz Gorenari eskaririk egin ez diotelako.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena