07:49

Politika

Azken 8 urteetan

Jordi Pujol Ferrusolak 32,4 milioi mugitu zituen 13 herrialdetan

Erredakzioa

Bestalde, Zerga Agentziak ez du Pujol zerga amnistiaz baliatu zela esateko frogarik.

  • Jordi Pujol Ferrusola EFE

    Jordi Pujol Ferrusola EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jordi Pujol Ferrusola Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren semeak 32,4 milioi euro mugitu zituen 13 herrialdetan 2004 eta 2012 urteen artean. Guztira, 118 mugimendu egin zituen herrialde horietan, besteak beste, Suitzan, Kaiman uharteetan, Gabonen eta Liechtensteinen, Zerga Agentziaren datuen arabera.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea Pujol Ferrusolaren bikotekide ohiaren salaketa ikertzen ari da, zergak ustez saihesteagatik. Ildo horretan, BBVA, Mediolanum eta Credit Suisse banketxeei gehienez 15 egunetan horren kontuen inguruko dokumentazio guztia bidaltzeko eskatu die.

Guztira 32.407.658 euro mugitu zituela esan du Ruzek, 118 operaziotan; 2004ko martxoaren 30etik 2012ko azaroaren 28ra bitartean. Pujolek berak edota berekin lotura dutela atzeman duten bost sozietateek egiten zituzten operazio horiek.

Herrialde hauetan egin ziren operazioak: Andorran, Luxenburgon, Kroazian, Argentinan, Uruguain, Suitzan, Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Frantzian, Kaiman uharteetan, Erresuma Batuan, Gabonen eta Liechtensteinen

Zerga Agentziaren arabera, Pujol Ferrusolak bost erakundeetan lotura zuzena izan du 2004tik, "bazkide gisa edo baimendutako kide gisa". Inter Rosario Port Services, Iniciatives Marketing I Inversions, Iberoamericana De Business And Marketing, Project Marketing eta Active Translation erakundeetan, hain zuzen.

Hori dela eta, Ruzek "lehenbailehen" dokumentazio guztia emateko eskatu die banketxeei, Pujolen beraren izenean dauden eta erakunde horien kontuen inguruan, jada indarrean ez dauden kontuak barne.

Bestalde, joan den otsailean epaileak egin zion galderari erantzunez, Zerga Agentziak esan du ez duela Pujol zerga amnistiaz baliatu zela esateko frogarik.

Epaileak Ogasunari egin zion galdera Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak eskatuta; izan ere, Maria Victoria Alvarez Pujolen bikotekide ohiak dirua ustez zuritu zuela salatu zuen, Andorrara dirua 500 euroko billetetan eramaten zuela esanez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena