16:03

Politika

Donostia

Segikoak izateagatik zigortutakoek ez dute Gorenaren epaia onartzen

Erredakzioa

"Kostako zaie gu eramatea" adierazi dute auzipetuek prentsaurreko batean. Datorren larunbaterako manifestazioa deitu dute Donostian.

  • Segiko kide izateagatik kondenatutako gazteak. EFE

    Segiko kide izateagatik kondenatutako gazteak. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Segiko kideak izatea egotzita seina urteko espetxe zigorrera kondenatu dituzten zortzi gazteek Auzitegi Gorenaren epaia ez dutela onartzen adierazi dute goizean Donostian egin duten agerraldian. Epaia ez dutela onartzen irudikatzeko epaiaren kopia apurtu dute bertan.

Aitor Olaizola, auzipetutako gazteetako batek, Donostiako Boulevardean emandako prentsaurrekoan adierazi du, ez dutela onartzen "epai zikin" hori, eta ez diotela "zilegitasunik" ematen.

Horren ustez, Auzitegi Gorenaren epaiak "Estatu espainiarraren izate faszista agerian uzten du".

"Kostako zaie gu eramatea", esan du Olaizolak, eta gainerako auzipetuekin batera, epaiaren kopia bat apurtu du.

Manifestazioa

Txerra Bolinagak ere, Eleak mugimenduko bozeramaileak, Gorenaren epaia gaitzetsi du eta datorren larunbaterako manifestazioa deitu dute Donostian. Auzitegi Gorenaren epaiaren kontrako martxa 17:00etan abiatuko da Donostiako Boulevardetik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena