Politika
Noos auzia
Erredakzioa
CDC alderdiaren sortzaileetako bat ere izan zen, eta Konstituzioa idatzi zuten zazpi pertsonetako bat; geroago abokatu-langela bat sortu zuen, 240 langilerekin.
Abokatu-langela bat sortu zuen politika utzi ostean. Irudia: EFE
Miquel Roca Junyent abokatu kataluniarrak, eta Konstituzioaren sortzaileetako batek, Juan Carlos erregearen deia jaso du Cristina infanta defendatzeko Noos auzian inputatzearen kontrako helegiteak prozesua geldiarazi ezean, La Vanguardiaren arabera.
Hedabideak zabaldu duenez, Roca Jesus Maria Silva zigor arloko adituarekin batera arituko da infanta defendatzen; Silvaren langelak Rocaren langelarekin lan egin ohi du zigor auzietan.
Miquel Roca (hilabete honetan 73 urte beteko ditu) Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, diputatua 1977 eta 1995 urteen artean, eta 1978ko Konstituzioa idatzi zuten pertsonetako bat.
Politika alde batera utzi ostean, abokatu-langela bat sortu zuen, eta langelaren webgunearen arabera 240 langilek lan egiten dute bertan eta Bartzelonan, Madrilen, Lleidan, Gironan, Palman eta, Espainiatik kanpo, Shanghain dituzte bulegoak.
Horrela, Errege Etxea bete betean sartu da Cristina de Borbon infantaren defentsan. Iñaki Urdangarinekin egin zuten ez bezala. Azken horrek Mario Pascual Vivesen defentsa izaten jarraituko du.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa