Politika
Bildu eta Aralar-NaBai
Erredakzioa
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailearen hitzetan, oposizioa UPNren alternatiba eraikitzeko adostasunak lortzera "behartuta" dago, baina akordio horiek ez dira "egun baterako" izan behar.
Albisteak (4)
Bilduk eta Aralar-NaBaik Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen kontrako zentsura mozioa erregistratu dute gaur, ostirala, Parlamentuan. Printzipioz, mozioak ez du nahikoa babes izango aurrera egiteko; izan ere, PSNk iragarri zuen ez zuela aldeko botoa emango.
EH Bildu gisa aurkeztu duten zentsura mozio horren helburua hauteskundeak aurreratzea eta hitza herritarrei ematea izango da, Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentariek eta Aritz Romeo Aralarreko kideak azaldu dutenez.
Nafarroako Parlamentuak Gobernuaren eta Yolanda Barcina presidentearen dimisioak eskatu eta egun batzuetara jakinarazi zuten Bilduk eta Aralar-NaBaik. CANen jasotako dieten eskandaluagatik onartu zuten adierazpen horrek Parlamentuko ia alderdi guztien babesa jaso zuen, PPrena eta UPNrena izan ezik.
I-Eren babesa izango du
Jose Miguel Nuin Nafarroako Izquierda Unida (IUN) koalizioko koordinatzaile nagusiak Barcinaren dimisioa eta hauteskundeak eskatu zituen atzo berriro; izan ere, "erantzukizun penalen eskaera agonia politikoaren eta ezegonkortasunaren beste elementu bat da".
Bilduk eta Aralar-NaBaik zentsura-mozioa erregistratuko dute ostiral honetan Nafarroako Parlamentuan. Nuinen ahotan, ekimenak "ez du aurrera egingo" PSNren babesik jasoko ez duelako. Sozialisten jarrera "hanka-sartzea" dela adierazi zuen Nuinek. I-Ek eta PSNk, "ezkerreko indar progresistek", alegia, egoera horri buelta eman behar diotela erantsi zuen.
"Yolanda Barcinak kargua utzi eta hauteskundeak deitzen ez baditu, alderdiek hauteskundeak aurreratzeko erantzukizuna dugu", errepikatu du Nuinek. "Nafarroako krisi politikoari irtenbidea hauteskundeak deituta bideratu behar da.. Zentsura-mozio batek ez du atzera egingo Izquierda-Ezkerraren botoen faltagatik, EH Bildurena edo beste indar batek planteatutakoa izan", gaineratu zuen.
Geroa Bai
Era berean, Barcinaren dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak. CAN aurrezki-kutxan gertatutakoa azaltzeko eman daitekeen "erantzunik okerrena" isiltasuna dela salatu du Barkosek.
UPNren eta hiru inputatuen "erabateko" isiltasunak "ahultasun handia" erakusten du, Geroa Baiko bozeramailearen esanetan. Nafarroak "une kritikoa" bizi du eta Gobernua aldatzeko oposizioko alderdien arteko adostasuna "premiazkoa" da, baina erraza ez dela gaineratu du.
Oposizioko alderdiek UPNren alternatiba eraikitzeko adostasunak eraiki behar dituzte, baina akordio horiek ez dira "egun baterako" izan behar, erantsi du Barkosek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa