Politika
Cristina infanta, inputatuta
Erredakzioa
Espainiako erregearen alaba Caixaren egoitza nagusira joan da gaur lanera, eta atarian kazetari ugari zain bazituen ere, ez die jaramonik egin galderei eta isilik sartu da lantokian.
Cristina Espainiako infanta, gaur. Argazkia: Efe
Cristina Espainiako infanta Caixak Bartzelonan duen egoitza nagusira joan da gaur lanera normaltasun osoz, Castro epaileak Noos auziaren baitan inputatu gisa deklaratzera deitu eta biharamunean.
Cristina infanta 09:15 aldera iritsi da banketxearen egoitzara, eta ate nagusitik sartu da, atarian ziren kazetarien galderei erantzunik eman gabe.
Caixa Fundazioko langilea da Cristina infanta 1993tik, eta hainbat ardura izan ostean, egun Nazioarteko Sailaren zuzendaria da.
Castro epaileak Juan Carlos Espainiako erregearen alaba inputatu du Noos auziaren baitan, 14 zantzu atzeman dituelako, eta apirilaren 27an deitu du deklaratzera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa