Politika
Inputatu egin dute
Erredakzioa
Jose Castro epaileak 14 zantzu zehaztu ditu. Garcia Revenga infanten idazkariaren eta Diego Torresen deklarazioetatik eta mezu elektronikoetatik ondorioztatu ditu.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Jose Castro Noos auzia ikertzen duen epaileak Cristina infanta inputatzera bultzatu duten 14 zantzu edo arrazoiak zehaztu ditu. Zantzu horiek Garcia Revenga infanten idazkariaren eta Diego Torresen deklarazioen eta haren mezu elektronikoetatik ondorioztatu ditu.
Hauexek dira 14 arrazoiak:
1.- Lagun bati bidalitako eskutitz batean, bazkide berri batekin negozioa abiatzeko asmoa agertu zuen Urdangarinek, eta bere emaztearen ezagutza eta babesa zituela idatzi zuen bertan (Torresek aurkeztu du eskutitza).
2.- Deklaratzera deitu zutenean, Carlos Garcia Revengari hainbat mezu elektroniko erakutsi zizkioten. Idazkariak ez zuen mezuen benetakotasunaren inguruko zalantzarik erakutsi, eta, horietan jasotzen zenez, Noosen jardunen berri zuen Revengak. Epailearen hitzetan, ''ezin da ulertu Cristinari bere senarra ateratzen ari zen etekinaren inguruan ezer esan ez izana''.
3.- Epaileak ez du ulertzen erregeari esan ez izana Garcia Revengak Noos institutuko diruzain izendatu zutela. Hala izan bazen, epailearen ustez, ez du zentzurik infantak eta haren senarrak hori egin izana.
4.- Jose Manuel Romerok Urdangarini Noos uzteko helarazitako gomendio dela-eta, epaileak zalantzan jarri du erregeak jakin ez izana. Are gehiago, erregeak infanta eta Revenga Noos institutuan egoteak zein helburu zuenbaldin bazekien, epaileak ez du ulertzen infantak zergatik ez zekien.
5.- Urdangarinek erregearekin zuen harremana ustez bere mesederako erabiltzen zuela infantak ere jakin zezakeela argudiatzeko epaileak zera azpimarratu du: Romeroren gomendioaren ondoren infantak eta Revengak institutua utzi zuten. Epailearen ustez, ''zaila da ulertzen'' Garcia Revengak Romeroren gomendioa ez ezagutzea eta infantarekin ez komentatzea.
6.- "Ezin da ulertu erregeak alabarekin Urdangarinen inguruko kritikak eta gomendioak ez komentatzea, ezta Cristinarekin gomendio hori bete zedin konpromisorik hitzartu ez izana'', esan du epaileak testuan.
7.- Aizoonek hainbat gastu pertsona ordaindu zituen, eta Cristina infanta enpresa horren idazkaria eta Aizoonen % 50en jabea zen.
8.- Lekuko batzuek zerbitzari gisa kontratatu zituztela azaldu dute. Soldatak zergarik aitortu gabe ordaintzen zizkietala esan dute zerbitzariek. Infantak Aizoon legez kontrako helburuak lortzeko erabiltzen ari zirela jakitea ez du baztertzen epaileak. Aizoonek zerbitzari horiek kontratatu zituen.
9.- Aizoonek Urdangarinen diru-sarrerak fakturatu zituen, administrazio-kontseiluko aholkulari gisa aritu zelako.
10.- Torresek jasotako mezuetan, infantak bela proiektu batean parte hartu behar zuela azaltzen du Urdangarinek. "Beste esparru batzuetara hedatu ote den" argitu nahi du epaileak.
11.- Cristina Infantak Nooseko zuzendaritzaren gainerako kideek bezala esku hartzen zuela onartu zuen Torresek epailearen aurrean. Cristina "infanta izateagatik" deklaratzera deitu ez zutela salatu zuen Ana Maria Tejeiro Torresen emazteak. Horrela, Cristinaren parte-hartzea desberdina izan ez dela ulertu du epaileak.
12.- Noosek antolatutako Illes Balears Forum hitzaldiak Marivent Jauregian eta Valencia Summit konferentzia Zarzuela Jauregian negoziatu zituztela adierazi du Urdangarinen bazkide ohiak, nahiz eta azken datuak baieztatu gabe egon oraindik.
13.- Urdangarinek bankuko kontu baten zenbakia hirugarren bati eman zion. Cristinak kontua erabiltzeko baimena zuen.
14.- Torresek auzian aurkeztutako azken mezuetan, Noos Institutuaren sorreraren berri emateko moduaz galdetzen dio Urdangarinek emazteari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa