20:34

Politika

Soslaia

Jose Castro, Cristina infanta auzipetu duen epailea

Erredakzioa

Justizia munduan ibilbide luzea eta eskarmentu handia du Castrok, eta epaile zorrotzaren eta zuhurraren fama irabazi du. Espainiako historia judizialeko protagonista bihurtu du Noos auziak.

  • Jose Castro epailea. EFE

    Jose Castro epailea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Justizia munduan ibilbide luzea eta eskarmentu handia du Jose Castro epaileak. Castro motorzalea zen, baina abiadura arriskutsua zela ulertu, motorra saldu eta zaletasuna baztertu zuen. Bere ibilbidean epaile zorrotzaren eta zuhurraren fama irabazi du Castrok.

67 urteko Jose Castro Espainiako historia judizialaren protagonista bihurtu du Noos auziak; izan ere, Iñaki Urdangarin Palmako dukea eta Cristina infanta inputatu ditu.

Kordobako magistratuak Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiaren aurkako epaiketa abian jarri zuen Palmako epaitegietan. Epailea 1976an hasi zen lanean Dos Hermanasen (Sevilla), Arrecifen (Lanzarote) eta Sabadellen (Bartzelona).

1985ean Palmara heldu zen. Balear Uharteetako erkidegoak ez zuen orduan ustelkeria politikoaren gaixotasun larria pairatzen, eta turismoari begira bizi zen. Orain ustelkeria auzi ugari daude martxan, eta politikari auzipetuen zerrenda oso luzea da.

1990ean Palmako epaitegi batetik bestera lekualdatu zuten, baina denboraldi batean bi auzitegien ardura hartu behar izan zuen.

37 urteko ibilbidea du Castrok epaile gisa, ez du elkarrizketarik eskaini, ezta adierazpenik egin ere. Bulegoko atean kazetariak ikusten dituenean keinu gogorrak egin ditu Castrok. Epailerarentzako komunikabide bakarrak autoak eta epaiak dira.

Kritiken aurrean, isilik egon eta adierazpen askatasuna eskubide bezala aldarrikatu du. Francisco Alvarez Cascos PPko idazkari nagusi ohiak epailearen inpartzialtasuna zalantzan jarri eta autoan "tabernako" hizkuntza erabili zuela kritikatu zuen. Castrok ez zuen erantzun.

Lankideek ere gogor kritikatu dute. "Serioa" ez dela esan dute, baina kazetarien, kameralarien eta argazkilarien aurrean bestelako jarrera azaldu du beti Castrok. Mahai gainean bere ibilbideko erronkarik handiena du Castrok orain.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena