Politika
CAN-eko dieten auzia
Erredakzioa
Duela hiru urte, alderdi politikoak ustelkeria auziei aurre egiteko "gai" ez direla kritikatu zuen Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidentea. EITB
Yolanda Barcina UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidenteak ustelkeriarengatik inputatutakoak "berehala eta automatikoki" kargugabetu beharra dagoela adierazi zuen 2010. urtean.
Adierazpen horiek garrantzia hartu dute gaur, Iruñeko epaile batek inputatu egin baititu Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohia, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohia eta Enrique Maya Nafarroako hiriburuko alkatea, Nafarroako Kutxan (CAN) dieta irregularrak jasotzea egotzita. Denak alderdikideak dira.
Iruñeko epaileak ez du Barcina inputatu, Foru Gobernuko presidente karguak babesa ematen diolako, baina baliteke horren auzia Auzitegi Gorenera bideratzea, bertan epaitzeko.
2010. urteko apirilaren 26an UPNk egindako batzar orokorrean, alderdiak ustelkeria auziei aurre egiteko gai ez direla kritikatu zuen Barcinak.
"Inputatu guztiak alderditik bota eta erantzukizun karguetatik kendu beharra dago, berehala. Ustelkeriarengatik inputatuta badago, kargugabetzea automatikoa izan behar da", nabarmendu zuen.
Hitzak ez ziren han amaitu: "Pertsona bat ustelkeriarengatik kondenatuta badago, espetxetik atera edo horren falta preskribatu eta gero ezin da berriz ere kargudun publikoa izan edo alderdira itzuli".
Ikusteke dago CAN auzian inputatutakoak UPNtik botako dituzten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa