12:41

Politika

Miguel Sanz, inputatuta

Kontuz: 'Gure susmoak egiaztatzen ari dira'

Erredakzioa

Nafarroako erabiltzaileen eta kontsumitzaileen elkartea "erabat pozik" agertu da Miguel Sanzen, Enrique Mayaren eta Alvaro Mirandaren inputazioarekin.

  • Kontuz elkarteak deitutako manifestazio bat. EITB

    Kontuz elkarteak deitutako manifestazio bat. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Urrutia Kontuz erabiltzaileen eta kontsumitzaileen elkarteko bozeramailea "erabat pozik" agertu da, CANeko dieten auzian Iruñeko 3. instrukzio epaitegiak Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari ohia inputatu eta gero.

"Faktoria" Euskadi Irratiko saioan egindako elkarrizketa batean, inputazioa Kontuzek "azkeneko bolada honetan egindako lanaren ondorio" dela txalotu du Urrutiak.

"Ikusten ari gara hor [CANen] gertatutakoa pixkanaka-pixkanaka argitzen ari dela, gertatutakoaren susmoak egiaztatzen ari direla eta justizia egiteko aukera anitz badagoela", nabarmendu du.

Kontuzeko bozeramailearen aburuz, inputazioa "aurrerapausoa" da, eta hemendik aurrera "beste hainbat susmo ere" egiaztatuko dituzte.

Urrutiak azaldu duenez, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea forupekoa da, eta, beraz, inputatuko balute, Auzitegi Gorenean deklaratu beharko luke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena