Politika
Barne Ministerioak aginduta
Erredakzioa
Barne Ministerioak ohartarazi duenez, politikariak zirikatzen dituzten lagunak "identifikatu eta atxilotuko ditu Poliziak, baldin eta delitua egin dutela egozten badiete".
Kaleratzeak Stopek PPko hainbat kideren aurkako protestak iragarri ditu. Argazkia: EFE
Barne Ministerioak Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren hainbat jarraibide zabaldu ditu, alderdi politikoen eta politikarien aurkako protestetan Poliziak erantzuteko irizpideak izateko.
Argentinako diktadurarekin lotutako lagunen etxebizitzaren aurrean egindako protestak dira 'eskratxeak'. Kaleratzeak Stop kolektiboak ekimena berreskuratu du eta PPKo hainbat kideren aurkako protestak iragarri ditu, tartean, Antonio Basagoiti. Etxea ordainean emateko herri-ekimenaren lege-proiektuaren izapidetzean presioa egitea izango da protesten hauen helburua.
Barne Ministerioak zabaldutako irizpideen arabera, "protesta horietan parte hartzen dutenak identifikatuko ditu hasiera batean Poliziak, eta ondoren zigortu egingo ditu, egungo araudiari so eginda". Halaber, "egindako delitutzat jotzen bada, lagun horiek atxilotuko ditu Poliziak".
Euskadi
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du "beharrezkoa" ikusten politikarien aurkako protestetan jarduteko Ertzaintzari irizpide zehatzak ematea. Estefania Beltran de Heredia buru duen Sailak jakinarazi duenez, "protesta bakoitzean Legearen eta jazoera bakoitzaren arabera jardungo du Ertzaintzak".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa