15:52

Politika

Gürtel auzia

Pablo Ruz epaileak ikertuko du Barcenasen paperen auzia

Erredakzioa

Fiskalaren eskaria babestu dute horrela. Kereila aurkeztu dutenek Bermudez nahi zuten epaile, eta inputatuek Epaitegi arruntak epaitzea nahi dute.

  • Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea, artxiboko irudian.

    Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak Pablo Ruz epaileari, Gürtel auziaren instrukzio epaileari, eman dio Barcenasen paperen auzia ikertzeko ardura, Javier Gomez Bermudezi eman beharrean.

Auzitegi Nazionaleko hirugarren aretoak hartu du erabakia, IUk Bermudezi kereila bat aurkeztu ostean. Azkenean, Barcenasen paperek Gürtel auziarekin izan dezaketen zerikusia aintzat hartuta, Ruzi eman dio ikerketa.

Fiskalaren eskaria babestu du horrela. Kereila aurkeztu dutenek Bermudez nahi zuten epaile, eta inputatuek Epaitegi arruntak epaitzea nahi dute, ikertuko den delitu bakarra fiskala delako.

Fiskalak "presaka" aritzea leporatu dio Bermudez epaileari, Barcenasen paperen egiazkotasuna Pablo Ruz epaileak soilik egiazta dezakeelako.

Barcenasen eta Alvaro Lapuerta inputatutako beste diruzain ohiaren defentsa abokatuek, berriz, eskumena Castilla Plazako Auzitegiarena dela aldarrikatu dute. Izan ere, bertan aurkeztu zen lehenengo kereila.

Barcenasen paperen egiazkotasuna ukatu duten arren, inputatuek esan dute egiazkoak izanda ere, delitu fiskala dela epaitu beharreko bakarra, legez kanpoko finantziazio delitua existitzen ez delako. Hori horrela, ebazpena Epaitegi arruntarena izatea eskatu dute.

Bermudezen esku geratu zen kereila aurkeztu zutenek, IU alderdiak, ekologistek eta abokatu batzuk, epaile horren esku utzi nahi dute ikerketa. Izan ere, horien esanetan, Ruzek eta fiskalak behin baino gehiagotan esan dute Ruzek Correarekin lotutako gertakariak soilik ikertzen dituela. Fiskalak erantzun du Gürtelen eta Barcenasen paperen artean egon daitekeen lotura dela erabakiaren arrazoia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena