20:29

Politika

Nafarroako Parlamentua

Apirilaren 5ean aurkeztuko dute Barcinaren kontrako zentsura-mozioa

Erredakzioa

Ekimenaren helburua hauteskundeak aurreratzea da. Mozioak aurrera egiteko, ordea, beharrezkoa da PSNren babesa.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bildu eta Aralar-NaBai talde parlamentarioek Yolanda Barcinaren kontrako zentsura-mozioa aurkeztuko dute apirilaren 5ean Nafarroako Parlamentuan, "Nafarroako egoera politiko eta sozial larriaren aurrean".

Bilduko Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz parlamentariek eta Aritz Romeo Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean. Azaldu dutenez, zentsura-mozioaren helburua hauteskundeak aurreratzea da.

Aurreikuspenak betetzen badira, zentsura-mozioak ez du aurrera egingo; izan ere, Bildu eta Aralar-NaBai talde parlamentarioek beharrezkoa dute PSNren babesa, eta orain arte Nafarroako sozialistek adierazitakoaren arabera, ez dute horren alde egingo.

Edozein kasutan, Bildu eta Aralar-NaBai talde parlamentarioetako ordezkariek azaldu dutenez, prest daude zentsura-mozioaren planteamendua adosteko eta hautagaiaren izena eztabaidatzeko.

PSNren jarrera

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak salatu duenez, Bilduren helburua bera kargutik kentzea izan da hasiera-hasieratik. Hori dela eta, koherentetzat jo du alderdi abertzaleek bere kontrako zentsura-mozioa aurkeztea. "Bilduk ez du nahi UPNk Nafarroan agintzea, beste helburu politiko batzuk baititu buruan", gaineratu du.

Barcinaren iritziz, PSNk ez du zentsura-mozioa babestuko. "Rubalcabak duela gutxi Iruñean esandakoa betetzea espero dut", gaineratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena