14:25

Politika

UPNren batzarraren ostean

PSNk Barcinaren dimisioa eskatzen jarraitzen du

Erredakzioa

UPNren igandeko batzarrak ez duela "ezer aldatzen" azpimarratu dute Nafarroako sozialistek eta oposizio "zorrotza" egiten jarraituko dutela adierazi dute.

  • Juan Jose Lizarbe, PSN. EFE

    Juan Jose Lizarbe, PSN. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Jose Lizarbe PSNren Nafarroako Parlamentuko bozeramaile ondokoak UPNren igandeko batzarrak, Yolanda Barcina berriro alderdiko presidente hautatua izan zen, ez duela "ezer aldatzen" adierazi du eta hori dela eta, berriro "dimititzeko" eskatu dio.

Lizarbek azaldu duenez, PSNk Barcinaren inguruan "berdin pentsatzen jarraitzen du". "Ez du PSNren babesik, ez du Nafarroako Parlamentuaren konfiantzarik, ezta bere alderdikideen erdiena ere", adierazi du.

PSNk oposizio "zorrotza" egiten jarraituko duela adierazi du Lizarbek eta Barcinak ez duela "sinesgarritasunik" azpimarratu du. "Dimititzen ez badu, horrek beregan eta bere alderdiarengan eraginak" izango dituela azaldu du.

Halaber, PSNren ordezkariak, Bilduk aurkeztu dezakeen zentsura moziorik ez dutela babestuko azaldu du, Eusko Legebiltzarrean Buesaren hilketaren  inguruan "esandakoak bezalako astakeriak esaten jarraitzen badu".

Lizarbek ez du argitu zentsura mozioa Nabaik aurkeztuko balu bere alderdiak zer egingo lukeen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena