17:16

Politika

Estrasburgoren epaia

Parot doktrina defendatzeko Espainiak heltzen dituen aurrekariak

Erredakzioa

Baldintzen aldaketen alde egin du hainbatetan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, presoaren kalterako.

  • Europako Giza Eskubideen Auzitegia.

    Europako Giza Eskubideen Auzitegia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parot doktrinaren inguruan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eman zuen ebazpenaren aurka Espainiak jarritako helegitearen alde egiteko, hainbat aurrekari aipatu dituzte Estatuko Abokatutzaren epaileek. eta horien arabera, doktrinaren balioa bermatuko litzateke. Izan ere,  Estrasburgok zigorren baldintzen aldaketen alde egin du hainbatetan, presoaren kalterako.

Espainiako Justiziak Ines del Rio Prada presoari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen Estrasburgok eta orain, ebazpen hori berrikusi beharko du Auzitegiko areto nagusiak.

Javier Borrego Auzitegi horretako epaile ohiak esan duenez, aurrekotan Auzitegi berean ezarritako jurisprudentziaren aurkako epaia da.

Hori dela eta, aurreko epai horiei heldu die Espainiak helegitea aurkezteko, eta besteak beste, Kafkaris auzia ekarri du gogora.

Zipreko herritar batek herrialdeko lagun ezagun bat eta horren bi seme-alabak hil zituen. Diruaren truke egin zuen eta agintariek nork kontratatu zuen jakin nahi izan zuten, nahiz eta horrek ez zuen ezer esan.

Hilketaren unean, gehienez 15 eta 20 urte arteko espetxe zigorra ezarri ziezaioketen krimen horrengatik. Hala ere, 1989an eman zuten epaiaren arabera, "bizia amaitu arteko espetxe zigorra" ezarri zioten.

Auzia Estrasburgora iritsi zen, eta 2008an eman zuen epaian, zigorrak krimena egin zeneko garaian indarrean zegoen araudiarekin bat egiten ez zuela onartu zuen. Hala ere, "zigorrak gauzatzeko modalitateak Estatuek politika kriminala erabakitzeko duten boterearen baitan" daudela esan zuen. Hortaz, ez zela Hitzarmena urratu ondorioztatu zuen.

Beste aurrekari bat ere ekarri dute gogora adituek: Hogben auzia (1986an). Londreseko Gobernuak presoen baldintzapeko askatasunaren interpretazio zorrotzagoa egitea erabaki zuen hainbat kasutan, besteak beste, "polizien hiltzaileekin, terroristekin, sexuarekin zerikusia zuten hiltzaileekin edota umeak hiltzen zituztenekin".

Horixe pasatu zitzaion Hogbeni. Aldaketa hori aintzat hartuta, ezarritako zigorra luzatu zioten. Aldaketak zigorra zorrotzago betetzea zekarrela onartu zuen Estrasburgok, baina horrek zigorraren exekuzioari eragiten ziola ondorioztatu zuen, beraz, kaltetuak jarritako helegitea baztertu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena