15:48

Politika

Kaleratze bidegabea

PPk eta Barcenasek ez dute akordiorik lotu eta epaitegira joango dira

Erredakzioa

Alderdiaren diruzain ohiak bidegabeko kaleratzeagatik jarri zuen salaketaren harira izango da epaiketa.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPren eta Luis Barcenasen abokatuek ez dute akordiorik lotu gaur egindako kontziliazio ekitaldian; ondorioz, PPren diruzain ohiak bidegabe kaleratu zutelako alderdiari jarri zion salaketa epaitegietan ebatziko dute.

Bitartekaritza, arbitraje eta kontziliazio zerbitzuan egin duten bilerak hamabost bat minutu iraun du eta, Barcenasen abokatuak adierazi duenez, "ez da PPren proposamenik izan".

Barcenasek salatu zuenez, 2010eko martxotik 2013ko urtarrilaren 31ra PPren aholkularia zen, eta 21.300 euro jasotzen zituen hilera lan horrengatik, baina baja eman zioten Gizarte Segurantzan bere onespenik gabe.

PPren zuzendaritzaren arabera, berriz, Barcenasek ez zuen alderdian lan egin 2010eko apiriletik aurrera, eta orduan adostu omen zuten diruzain ohiarekin kaleratzea nola egin.

Bidegabeko kaleratzeak salatzen direnean, legediak dio kontziliazio ekitaldia egin behar dela akordioa bilatu eta epaiketa saihesteko ahalegin bat egiteko. Hala ere, PPk, salaketa jaso zuen unean bertan, auzitegietarako joko zutela erantzun zuen.

Salaketa horrez gain, Barcenasek beste bat aurkeztu zuen Alberto Duran PPko abokatuaren kontra, baimenik gabe PPren egoitzan zuen bulegoan sartu zelako.

Era berean, diruzain ohiak lan alorreko tratu txarrak salatu zituen iragan astean. Madrilgo Lan Zuzendaritza Nagusian aurkeztu zuen salaketa, Genova kaleko egoitzako bulegoa hustuta PPk "langilearen intimitatea" urratu zuela iritzita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena