09:15

Politika

Kartzela-politika

Angel Figueroa gaixotasun larria zuen presoa hil da

Erredakzioa

ETAko kide ohia etxean ari zen zigorra betetzen eta bertan aurkitu dute hilda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angel Figueroa ETAko presoa hilda aurkitu dute etxean, Getxon (Bizkaia). Epilepsiarekin lotutako gaixotasun larria zuen Figueroak eta etxean ari zen zigorra betetzen.

Figueroa 2008ko azaroaren 11n atera zen kartzelatik eta arindutako espetxealdia betetzen ari zen, gaixotasunaren larritasunagatik Kartzela Zaintzako epaileak hala erabakita.

30 urteko kartzela-zigorra betetzen ari zen ETAko kide izatearekin lotutako delituengatik. Gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik ateratzeko legea indarrean jarri zenetik espetxealdia arindu dioten 14 euskal presoetako bat zen.

Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak protesta ekitaldi ugari antolatu du Figueroaren heriotza salatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena