Politika
CAN-eko dietak
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuaren presidenteak erantzun horixe eman dio Bilduren eskariari eta "gainerako alderdiekin zentsura-mozio bat adostea" proposatu dio.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak berretsi du ez dutela dimisioa emango Nafarroako Aurrezki Kutxako (CAN) dietengatik sortutako "eskandaluagatik", nahiz eta horixe eskatu Bilduk.
"Gobernu honek ez du dimisioa emango", erantzun dio Barcinak Maiorga Ramirez Bilduren bozeramaileari, eta "gainerako alderdiekin zentsura-mozio bat adostea" proposatu dio.
Koalizio abertzalearen bozeramaileak dimisioa emateko eskatu dio Barcinari "duintasunagatik, printzipio demokratikoengatik, herritarrek eskatzen dutelako eta horixe eskatu duelako Parlamentuak".
Bilduren arabera, CANeko "dieten harira izan diren eskandalu eta irregulartasunak ez dira bateragarriak kargu publikoekin".
Barcinaren erantzuna
Nafarroako presidenteak erantzun dio "seguru" dagoela akatsak egin dituztela, baina "konpontzen eta barkamena eskatzen" jakin dutela eta "berriro ez gertatzeko neurriak" hartu dituztela azpimarratu du.
"Harro gaude legearen barruan jarduten duen eta barkamena eskatzen dakien Gobernu bateko kideak garelako", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa