Politika
Nafarroa
Erredakzioa
Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramaileak "bat egiten du herritarren haserrearekin" eta "akatsak onartu" eta dieten sistema deuseztatu dutela azpimarratu du.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuaren presidentea. Argazkia: Efe
Nafarroako Gobernuak "bat egiten du herritarren haserrearekin, akatsak onartzen ditu eta barkamena eskatzen du" Nafarroako Kutxan politikariek jaso dituzten dietengatik. Horren harira, dieten sistema dagoeneko deuseztatu dutela gogorarazi du.
Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuaren kontseilari bozeramaileak prentsaurreko batean azaldu duenez, Gobernuak "badaki" iritzi publikoak kritikatu egin dutela UPNko kideek, Yolanda Barcina presidenteak eta Miguel Sanz presidente ohiak besteak beste, jaso dituzten dietengatik.
Sanchez de Munianek gogora ekarri duenez, Barcinak "onartu egin zuen akatsa eta barkamena eskatu zuen; gainera, gaur egun, Gobernuko inork ez" du dietarik jasotzen CANen kontura eta batzuek itzuli egin dute jasotako dirua, eta horrek agerian uzten du "Gobernuak atzera egin duela".
"Gaur egun ez dago Erakunde Sortzaileen Batzorderik, Gobernuak kendu egin zuen; ez da dietarik kobratzen, eta Nafarroako Kutxaren Fundazioan ez dago ordezkari politikorik", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa