16:14

Politika

Epaiketa Parisen

Txerokiren abokatuak epaiketa 'propaganda' dela salatu du

Erredakzioa

ETAk jarduera armatua uzteko erabakiari sinesgarritasuna kentzen saiatu direla kritikatu du abokatuak.

  • Garikoitz Azpiazu ''Txeroki''. EFE

    Garikoitz Azpiazu "Txeroki". EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parisen epaitzen ari diren ETAko 10 kideren abokatuak salatu duenez, bere defendatuak taldeko "muturreko fakzioko kide gisa" aurkeztu nahi izatea "propaganda" da.

Amaia Rekarte abokatuak Pariseko Auzitegian esan duenez, "Txerokiren" eta ETAko kide direla aitortu duten beste 9 lagunen aurkako prozesua "propaganda da".

Horren iritziz, "historiako funtsezko uneetan ETA ahul bat" azaltzeko nahia dago eta atzo Jean-François Ricard fiskalak esandakoa kritikatu du; izan ere, "taldeko gogorrenak" bezala jarri zituen.

Orioko familia bahitzearen erabakia "ETAren zuzendaritza batzordean" hartu zela defendatu du abokatuak. "Erabaki garrantzitsu guztiak, ildo militarra barne, zuzendaritza batzordean hartzen dira".

Bestalde, epaiketan ETAk jarduera armatua uzteko erabakiari sinesgarritasuna kendu nahi izan zaiola salatu du Rekartek eta otsailaren 18an "Txerokik" irakurri zuen adierazpenean hori berretsi zela ekarri du gogora.

Bihar izango dute akusatuek epaiketan azkenekoz hitz egiteko aukera epaileak erabakitzera joan aurretik. Epaia bihar bertan edo hurrengo egunean ezagutuko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena