13:49

Politika

Kontuz elkartearen helegitea

CANen auziko salaketak Madrilera eramatearen aurka egin du Kontuzek

Erredakzioa

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak finantza entitateko ikerketa Madrilera eramatea eskatu du.

  • Kontuz elkartearen protesta bat.

    Kontuz elkartearen protesta bat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontuz elkarteak Eloy Velasco Auzitegi Nazionalaren erabakiari helegitea aurkeztuko dio; izan ere, finantza entitatearen inguruko ikerketa Auzitegi Nazionalera eramateko eskera egin zuen atzo, Nafarroako Kutxako arduradunen ustezko irregulartasunengatik.

Fiskaltzak eskatuta eta UPyDren salaketa bat aintzat hartuta iragarri zuen atzo epaileak erabakia. Halaber, Iruñeko 3. instrukziozko epaitegiari Kontuz elkartearen salaketaren zati bat pasatzeko ere eskatu zion, Enrique Goñi CANeko zuzendari orokor ohiaren aurkakoa, hain zuzen.

Kontuz elkarteak Miguel Sanzen aurka jarritako salaketa ordea, bere eskuduntzatik at uztea erabaki zuen atzo.

Elkartearen iritziz, auzi hau guztia Nafarroan ikertu beharko litzateke, "kutxa desagertzearen arduradunak hemengoak direlako, baita kaltetuak ere". Hori dela eta, Madrilen beharrean, epaiketa Nafarroan egin beharko litzatekeela esan dute.

Halaber, Iruñeko instrukziozko 3. Epaitegiko epaileak ere, Maria Paz Benitok, helegitea jartzea espero du elkarteak; izan ere, Enrique Goñiren aurkako salaketa Madrilera eramatean aurka azaldu zen.

Ohar batean esan dutenez "Nafarroak eta nafarrek ez dute merezi Madrileko epaile batek profesionaltasuna erakutsi duen epaile bati auzia kentzea erabakitzea".

Gainera, Kontuz elkarteak gogora ekarri du euren salaketekin jakin dela "Nafarroako Kutxako arduradun politikoek jaso zituzten dietak".

Barcinaren aurkako salaketa amaitutzat jo dute

Bestalde, Fiskaltzak amaitutzat jo du Kontuz elkarteak Yolanda Barcinaren aurka jarritako salaketa, CANeko informazio pribilegiatuaz baliatuta probetxu pertsonala atera izana egozten baitzioten.

Urtarrilaren 18an jarri zuen Kontuz elkarteak salaketa Nafarroako Justizia Auzitegian. Orduan alkate zen Yolanda Barcinak Nafarroako Kutxako etxebizitzak erosi zituen enpresa batean 50.000 eurorekin parte hartu zuela salatu zuten, geroago, entitateari alokatzeko. Operazioa CANeko Kontrol Batzordeko kide zenean egin zuen.

Fiskalak ordea ez du uste informazio pribilegiatuaz baliatu zenik. CANek etxebizitzak saltzeko entitateak sortu zituela eta horietan edozeinek parte har zezakeela esan du fiskalak. Gainera, bertako prentsan herritarrei parte hartzeko iragarkia argitaratu zela esan du.

Halaber, Nafarroako Kutxako langileek bezeroei aukera hori eskaini zietela argudiatu du Fiskaltzak, eta ildo horretan "Barcina CANeko bezero gisa hartu zutela eta beste 4.000 lagunekin batera parte hartzeko eskaini ziotela", esan du.

Hori dela eta, deliturik egon ez dela ebatzi eta salaketa amaitutzat jo dute. Erabaki honi gainera ezin zaio helegiterik jarri.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena