Politika
'Barcenasen agiri sekretuak'
Erredakzioa
EITB
Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak IUren kereila onartu eta deklaratzera deitu ditu Barcenas, Lapuerta eta 10 ustezko dohaintza-emaileak. Ez ditu deitu Rato, Acebes eta Trillo.
Albisteak (7)
Alderdi Popularraren ustezko B kontabilitatea dela-eta Izquierda Unida (IU) alderdiak jarritako kereila onartu du Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak eta, hala, deklaratzera deitu ditu Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPko diruzain ohiak eta PPren 10 ustezko dohaintza-emaileak. Martxoaren 25ean, 26an eta 27an deklaratu beharko dute horiek guztiek.
IUk bere kereilan aipatutako lagun guztietatik hiru ez ditu deitu epaileak deklaratzera: Rodrigo Rato, Angel Acebes eta Federico Trillo PPko ordezkariak. Gomez Bermudezen hitzetan, ''goiz'' da hiru horiek deklaratzera deitzeko, eta ''instrukzioa desitxuratu baino ez luke egingo''.
Joan den ostiralean, Gurtel auziko Pablo Ruz epaileak 'Barcenasen ag¡ri sekretuak' bere gain hartzea eskatu zuen Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak, eta, azken hau ikertzeko, pieza berezia ireki zuen Ruzek.
Gomez Bermudezek bere idatzian azaldu duenez, baina, ''txosten hau ez da nahitaezkoa, eta, beraz, ez da loteslea''.
Deklaratzera deitutakoak
Hala, honako hauek deitu ditu deklaratzera hilaren 25ean, 26an eta 27an Gomez Bermudez epaileak: Luis Barcenas, Alvaro Lapuerta, Pablo Crespo, Jose Luis Sanchez Dominguez (Sando taldea), Manuel Contreras, Juan Miguel Villar Mir (OHL), Luis del Rivero (Sacyr Vallehermoso), Alfonso Garcia Pozuelo (Constructora Hispanica), Juan Manuel Fernandez (Aldesa), Jose Mayor Oreja (FCC), Antonio Vilella (Rubao taldea) eta Adolfo Sanchez.
Eskaera gehiago
Bestalde, PPri astebeteko epea eman dio epaileak 2002tik 2009ra jasotako diru pribatuen kontuak aurkezteko.
Halaber, 2009 eta 2013 urte arteko Barcenasen langile-bizitzako datuak ere eskatu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa