Politika
Euskal presoak
Erredakzioa
Lehenengoak esklerosi anizkoitza du eta bigarrenari prostatako minbizia atzeman diote. Jaiki Hadik salatu duenez, egun 23 euskal presok dituzte gaixotasuna larriak.
Informazio gehiago (1)
Jaiki Hadi elkarteak, euskal presoen kolektiboari mediku-arreta zerbitzua eskaintzen dion elkarteak, Ibon Fernandez Iradi ETAko buruzagi ohi presoa eta Ventura Tome Quieruga aske uztea eskatu du, lehenengoak esklerosi anizkoitza eta bigarrenak prostatako minbizia duelako.
Jaiki Hadik jakitera eman duenez, dagoeneko 23 preso dira gaixo eta larri daudenak, horietako 15 Espainiako eta Frantziako presondegietan, eta zortzi baldintzapeko askatasunean. Horren harira, geroz eta preso gehiago omen daude gaixo "zigorrak luzatzen dizkietelako eta batez besteko adinak gora egin duelako".
Jaiki Hadi elkarteak prentsaurrekoa eman du gaur larri dauden presoen zerrendan Fernandez Iradi eta Ventura Tome sartu dituztela iragartzeko. Fernandez Iradiren medikuak azaldu duenez, duela bi urte hasi zen osasun arazoekin, ezkerreko besoko eta hankako indarra eta sentsibilitatea galdu zituenean. Otsailean mediku-frogak egin zizkioten eta esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten.
"Gaixotasun larria da, endekapenezkoa eta kronikoa, eta kontrolatzeko neurri, zaintza eta tratamendu berezi gehiago behar ditu", medikuak azaldu duenez. Hori dela eta, "kartzela ez da leku egokia gaixotasunari aurre egiteko eta gaixotasunaren tratamendu eraginkorra bermatuko duen toki batean egon behar du".
Bestalde, Tomeren egoerari dagokionez, Murtzian dagoen presoari prostatako adenokartzinoma diagnostikatu zioten urtarrilean. "Oraingoz diagnosia osatzen ari dira, baina argi dago prostatako minbizia duela", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa