14:20

Politika

Barcenas auzia

Cospedalen iritziz, PP 'egin behar duena egiten ari da'

Erredakzioa

Alderdi Popularreko idazkari nagusiaren ustez, bere alderdia erakusten ari den gardentasuna ez du Espainiako beste alderdi bakar batek erakutsi.

  • Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari nagusia. EFE

    Maria Dolores de Cospedal, PPko idazkari nagusia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren iritziz, bere alderdia Barcenas auziaren baitan "egin behar duena egiten" ari da, hau da, herritarrei egoera zein den "gardentasunez" azaltzen ari dela azpimarratu du. Halaber, alderdikideengandik eta Mariano Rajoy presidentearengandik "oso babestuta" sentitzen dela gaineratu du.

Nueva Economia Foroak antolatutako hitzaldi baten ostean egin ditu adierazpen horiek Cospedalek. Agerraldi horretan izan da Mariano Rajoy Espainiako presidentea ere. Cospedalen iritziz, Alderdi Popularra erakusten ari den gardentasuna ez du Espainiako beste alderdi bakar batek egin.

Gardentasuna eskatzen zuten "batzuek" eskari hori egiteari utzi diotela esan eta gero, Cospedalek Barcenas auziarekin zerikusia duten gai asko auzi bidean daudela gogorarazi du.

"Epaitegien lanean konfiantza handia dut eta gai batzuk auzi bidean daudelako pozik nago, izan ere, horrela ezagutuko dugu guzti honen egia", gaineratu du.

Azken asteetan bere alderdiak gutxi babestuta sentitu al den galdetuta, Cospedalek adierazi du "babestuta ez, oso babestuta" sentitu dela.

Rajoyren babesa

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "pertsonalki eta politikoki eskerrak" eman dizkio Maria Dolores de Cospedali, azken urte hauetan berak agindutako eskaerek zituzten "arriskuak" bere gain hartu dituelako.

Rajoyren babesa, hain justu, Alderdi Popularreko idazkari nagusiak Barcenas auziaren baitan egin duen kudeaketaren harira alderdi barruan jaso dituen kritiken unean etorri da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena