18:06

Politika

CAN

Barcinak errua onartuta dimititu egin behar duela uste du oposizioak

Erredakzioa

PSNren hitzetan, Barcinak “egin behar duen lehenengo gauza Nafarroako Gobernuko Presidentetzatik berehala dimititzea da”, “erkidegoa guztiz geldiarazita eta eskandalu batean sartuta duelako”.

  • Yolanda Barcina

    Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oposizioko alderdien ustez, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak bere errua onartu du Nafarroako Kutxatik jaso zituen dietak itzultzean, eta dimititu egin behar duela nabarmendu dute.

Santos Cerdan PSNko Antolakuntza idazkarik azaldu duenez, Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, Miguel Sanz presidente ohiak eta UPNko beste kide batzuk dietak itzultzea erabaki baldin badute diru hori "ezer ez egiteagatik kobratu" dutela onartzen dutelako da.

Horregatik, Barcinak "egin behar duen lehenengo gauza Nafarroako Gobernuko Presidentetzatik berehala dimititzea da", "erkidegoa guztiz geldiarazita eta eskandalu batean sartuta duelako", adierazi du.

Cerdanek esan du ez duela alderdian hitz egin dieten itzulpenari buruz, baina gauza bat CANeko Batzorde Iraunkor "opakua" dela (Yolanda Barcina, Miguel Sanz, Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari ohia eta Enrique Maya Iruñeko alkatea horren parte ziren), eta bestea Erakunde Sortzaileen Junta dela zehaztu du (Roberto Jimenez eta Samuel Caro ziren partaide).

Jimenez PSNko idazkari nagusiak eta Caro Parlamentuko bozeramaileak 2011n CANen haien ordainsariak (34.000 euro bakoitzak) publiko egin zituztela azaldu du, eta erabaki horregatik "asko kritikatu" zituztela gaineratu du.

Esan duenez, Barcina "urrunago joan da" eta Erakunde Sortzaileen Juntakoak ere itzuliko ditu, ez du gauza bera egingo Miguel Sanzek, Iraunkorrekoak bakarrik itzuliko baititu.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena