13:41

Politika

Dietak CAN-en

Roberto Jimenez: 'Barcina banintz, honezkero etxean nengoke'

Erredakzioa

PSNk beti gardentasunez jokatu duela adierazi du, eta 2011n Nafarroako Kutxan ordezkaritza duten sozialistek beren diru-sarrerak argitaratu zituztela.

  •  (Artxiboko irudia). Argazkia: EFE

    (Artxiboko irudia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak esan du Yolanda Barcinaren tokian egonez gero dimisioa aurkeztuko lukeela, Nafarroako presidenteak eta beste hainbat politikarik Nafarroako Kutxan (CAN) jaso zituzten dieten zenbatekoa publiko egin ostean.

Kontuz elkarteak egindako salaketa egiazkoa dela baieztatu du. Horren arabera, ordu erdiko bilera batean parte hartzeagatik 2.680 euro jasotzen zituzten Nafarroako Kutxako Batzorde Iraunkorreko kideek.

PSNk beti gardentasunez jokatu du, Roberto Jimenezen arabera. Azaldu duenez, Nafarroako Kutxan ordezkaritza duten Nafarroako sozialistek beren diru-sarrerak argitaratu zituzten 2011n. "Orduan kritika asko jaso genituen informazio hori publiko egiteagatik. Antza denez, zenbaitek Nafarroako Kutxatik zenbat diru jasotzen zuten ezkutatzeko arrazoiak zituzten", gaineratu du.

"Noizbait gezurra esan dudala frogatzen badute, dimisioa aurkeztuko dut", esan du. Bere hitzetan pertsonak ezin du inoiz galdu ohorea.

Herritarren egonezina ulertzen duela adierazi du. Hala ere, PSNk ez omen du ezer ezkutatzeko, "hasieratik gardentasunez jokatu dugu eta".

PSN eta UPN alderdiek koalizio gobernua osatu zutenean Barcinak informazioa ezkutatu ziola salatu du. Jimenezen esanetan, presidenteak inoiz ez zion esan Nafarroako Kutxaren Entitate Sortzaileen Batzordea bazegoenik eta bertako kideek dietak jasotzen zituztenik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena