16:30

Politika

Bilera

Fernandez Diaz Bruselara joan da 'Parot doktrina' defendatzera

Erredakzioa

"Estatuek euren politika kriminalaren gainean erabaki eta zigorrak jartzeko erabakitzeko eskubidea dutela uste dugu", azpimarratu du Espainiako Barne ministroak.

  • Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. EFE

    Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak 'Parot doktrina' defendatu du gaur Bruselan, Europar Batasuneko Barne Kontseiluaren bileraren atarian.

Fernandez Diazek, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren hurrengo epaiak, Europar Batasuneko Estatu kide guztiei eragingo diela azpimarratu du.

"Estatuek euren politika kriminala erabaki, interpretatu eta zigorrak ezartzeko eskubidea dutela uste dugu", adierazi du Fernandez Diazek Bruselara iritsi denean.

Datorren martxoaren 20ean Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Ines del Rio ETAko presoari ezarritako 'Parot doktrina'ren inguruan erabakiko du. 23 hilketetan parte hartu izanagatik eta tentatiba mailan egindako beste 57 delitugatik 3.200 urteko kartzela zigorrarekin kondenatuta dago del Río.

Fernandez Diazek esan duenez, Auzitegi Gorenak ezarritako "Parot doktrina" ez zaie terroristei bakarrik leporatzen, baita "kriminalei, hiltzaileei eta beste delitu gorrotagarriei" ere. Doktrina hori ezarritako zigor bakoitzari aplikatzen zaio, eta ez guztiak batera batutako urte kopuruari.

Gai hori dagoeneko bere homologo batzuekin alde biko bilerak eginez aztertu duela esan du Fernandez Diazek, eta horren harian "kezka" agertu diotela azaldu du.

Espainiako Gobernuaren helegitea

'Parot doktrina' Europako Giza Eskubideen Hitzarmenarekin bat ez datorrela zioen epaiaren kontrako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Areto Nagusian.

Auzitegi horrek, joan den uztailean, eman zuen 'Parot doktrina'ren kontrako epaia, bertan, "irregular" jo zuen ETAko presoei zigorra luzatzea ahalbidetzen duen legea.

Europako Gorteko Hirugarren Salak aho batez hartutako epaiak zioenez, Espainiak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren 7. artikulua (ez dago ez zigorrik ez legerik) eta 5.1a (askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea).

Baina Espainiak epaiaren kontrako helegitea jarri zuen eta joan den urrian bost epaileko elkargo batek Giza Eskubideen Europako Auzitegiko Areto Nagusiak epaia berrikustea erabaki zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena