Politika
Auzitegi Nazionala
Pablo Ruzek bere gain hartuko du Barcenasen 'agiri sekretuen' ikerketa
Erredakzioa
Epaileak gutxienez hiru kointzidentzia topatu ditu PPren balizko ezkutuko kontabilitatearen eta Gürtel auziaren artean.
-
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailea. Artxiboko irudia.
Pablo Ruz Gürtel auzia daraman Auzitegi Nazionaleko epaileak bere gain hartu du PPko balizko kontabilitate sekretuaren gaineko ikerketa, bi kasuen artean lotura dagoela argudiatuta. Halaber, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari urtarrilean ireki zuen ikerketaren izapideak emateko eskatu dio.
Autoa kaleratu berri du epaileak, eta bertan Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari jakinarazten dio Gürtel auziaren baitan "UDEF-Bla" izeneko beste atal bat ireki duela, gutxienez hiru kointzidentzia daudelako El Pais egunkariak PPren ezkutuko kontabilitateaz argitaratutako "agiri sekretuen" eta Gürtel auziaren artean.
Guztira hiru lotura posible aurkitu ditu Poliziak, eta, antza denez, lotura horiek Pablo Crespo Gürtel auziko bigarrenari eta Alfonso Garcia Pozuelo eraikuntza sektoreko enpresaburuari eragiten die. Barcenasen "agiri sekretuetan" "P.Crespo" izenarekin PPren kontuetan 21 milioi pezetako diru-sarrera egin zela ageri da. Bigarrenik, "Alfonso Gª Pozuelo" eta "Alfonso Gª Poz" izenak ere agertzen dira, eta agiri sekretuen arabera, gizonak 5, 2 eta 5 milioi pezeta ordaindu zizkion Alderdi Popularrari, hiru alditan. Hirugarrenik, Garcia Pozuelok Alderdi Popularrari 60.000 euro ordaindu zizkiola irakur daiteke eskuizkribuetan.
Ruz epailearen ustez, garrantzia handiagoa hartu dute gainera lotura horiek, Luis Barcenasek 1994a eta 2009a bitartean PPri zuzendutako ''dohainen'' eta ''horiek jasotzen zituztenen'' kontrolaren arduradun zela jasotzeko, 2012ko abenduaren 14an notarioarengana jo zuela jakin ostean. UDEF Delitu Ekonomikoen eta Fiskalen Poliziako Taldeak egindako txosten batean jasotzen da informazio hori.
Orain, Pablo Ruz epaileak Barcenasek dohaintzen gainean egindako deklarazioa bidaltzeko eskatu dio notarioari. Autoan irakur daitekeenez dokumentu hori Gürtel auzian sartzea "beharrezkoa" da, gertaturikoa argitzeko.
PSOEk Ruzen erabakia ospatu du
PSOEk Pablo Ruz Auzitegi Nazionalean Gurtel auziko epaileak ikertzea ospatu du "Barcenasen agiriak" ikertzea onartzea ospatu du, horrela "PPren kupularen eta Rajoy jaunaren zirkuloa ixten" dela uste izanda.
Antonio Hernando PSOEko Política Autonomikoaren idazkariak esan du Ruz epaileak bere alderdiak defendatutako tesia babestu duela, Barcenasen agiriaik ezagutu zirenetik, eta horiek "zuzenean Gurtel auziarekin erlazionatuta" daudela.