15:46

Politika

Bakegintza

Bake eta bizikidetza lantaldea martxoaren 14an eratuko dute

Erredakzioa

Eusko Legebiltzarrak lantaldea sortzea erabaki zuen otsailean, EAJ eta PSE-EE alderdien aldeko botoei eta EH Bilduren abstentzioari esker.

  • Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak bake eta bizikidetza lantaldea martxoaren 14an eratzea adostu du gaur.

Eusko Legebiltzarrak bake eta bizikidetza lantaldea sortzea erabaki zuen otsailaren 18ko osoko bilkuran, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoei eta EH Bilduren abstentzioari esker. Aurreko legegintzaldian egindako lana izango da lantaldearen abiapuntua, EH Bilduk "zerotik" hastea eskatu badu ere. Orduan Legebiltzarretik kanpo gelditu zen ezker abertzalea, ilegalizazioak tarteko.

Legebiltzarreko bozketa zenbait astez atzeratu zen, ahalik eta alderdi gehienen adostasuna bilatzeko. Azkenean, ordea, jeltzaleen eta sozialisten babesa jaso zuen soilik: PPk eta UPyDk kontra bozkatu zuten, eta EH Bildu abstenitu egin zen.

UPyDk iragarri du ez duela lantaldean parte hartuko, "ezker abertzalea lausengatzen" parte hartu nahi ez duelako. PPk ez du oraindik esan zer egingo duen. Bestalde, EH Bilduk parte hartuko du EAJrekin eta PSE-EErekin batera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena