20:25

Politika

Barcenas auzia

Espainiatik irteteko debekuari helegitea jarri dio Barcenasek

Erredakzioa

Auzitegi Nazionalean Pablo Ruz epaileak jarritako kautelazko neurriei helegitea jarri die Barcenasek.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gürtel auziagatik inputatutako Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Pablo Ruz epaileak ezarritako kautelazko neurriei helegitea jarri die. Besteak beste, Espainiatik irteteko debekua, pasaportea kentzea eta 15 egunean behin epaitegian agertu behar izatea ezarri zion epaileak.

Lehengo astelehenean deklaratu zuen epailearen aurrean eta orduan erabaki zuen Ruz epaileak fiskalak eskatzen zituen neurri horiek ezartzea; izan ere, ihes egiteko arriskua zegoela ondorioztatu zuen.

Hori dela eta, Espainiatik ateratzeko debekua ezarri zion epaileak eta PPko abokatuak ez zuen aurka egin.

Lehengo astean eman zuen jada Luis Barcenasek pasaportea, eta Auzitegi Nazionalaren lehen kontrola pasatu zuen PPren diruzain ohiak. Orduan, Suitzan 38 milioi izatera iritsi zela esan zuen eta 1999 eta 2007 urteen artean PPn egon diren dohaintzak erakutsi zituen: 33 milioi, eta horietatik 23,7 milioik jatorri ezezaguna dute.

PP salaketak prestatzen ari da

PP Luis Barcenasen aurkako eta alderdiak ustez B kontabilitatea zuela argitaratu zuten komunikabideen aurkako salaketak prestatzen ari da.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak pertsonalki salaketa jartzea baztertu da dagoeneko, baina Maria Dolores de Cospedalek jada jarri du salaketa eta Toledoko auzitegiak atzo onartu zituen izapideak.

Ana de Palacioren helegitea

Madrilgo Auzitegi batek bertan behera utzi du Ana de Palacio Atzerri ministro ohiak Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren kontra jarritako kereila, baina Palaciok dagoeneko helegitea aurkeztu du erabaki horren kontra.

Zehazki, ustelkeria politikoagatik, hertsapenagatik eta Alderdi Popularraren ustezko B kontabilitatearekin zerikusia zuten irainengatik salatu zuen Ana de Palaciok PPko diruzain ohia.

Urquiola de Palaciok, ministro ohiaren ahizpa eta abokatuak, baieztatu duenez, auzitegiak atzera bota ditu lehen bi salaketak, baina ez du irainen ingurukoaren ebazpenik kaleratu oraindik.

Otsail hasieran aurkeztu zituen salaketok Ana de Palaciok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena