15:23

Politika

Martxoak 9

Segiko auzipetuek manifestazioa deitu dute Donostian

Erredakzioa

Donostiako 15 gaztek 6 urteko zigorra jaso zuten, eta Gorenak helegitearen inguruan emango duen ebazpenaren zain daude. Hori horrela, "edonoiz" atxilotu ditzaketela salatu dute.

  • Segikoen atxiloketak salatzeko manifestazioa, Donostian.

    Segikoen atxiloketak salatzeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako 15 gazte kartzelan sartzea agindu dezake Segikoko kide izatearen akusaziopean.

2010 urtean 6na urteko kartzela-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak; 12k baldintzapeko espetxealdia bete zuten; eta 6k torturak salatu zituzten.

Orain Auzitegi Gorena zigorra berriro aztertzen ari da, eta kartzelatzea erabaki dezake.

Gazteak beraien militantzia politikoagatik zigortu nahi dituztela salatu du Urko Pikaza auzipetuak eta egoera salatzeko manifestazioa deitu dute martxoaren 9rako Donostian, eta ebazpena ezagutu bitartean ostegunero kontzentrazioak egingo dituzte Artzain Onaren aurrean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena