Politika
Gurtel auzia
Erredakzioa
Bestalde, Luis Barcenasek esan du ez dela langabeen zerrendan sartu, eta ez duela horretarako asmorik gaineratu du.
Luis Bárcenas. EFE
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko Gurtel auziko epaileak Ivan Yanez Velasco inputatu du, martxoaren 8an deklaratzeko. Yanez Velasco Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren ahalduna izan zen Suitzako kontuetan. Halaber, diru-sarreren eta dirua ateratzearen justifikazioak eskatu dizkio azken horri.
Ostegun honetan emandako auto batean, magistratuak bi pertsona deitu ditu lekuko moduan, egun horretarako: Pedro Hernandez de Zarate eta Susana Mantecon Gayo. Astelehenean Barcenasek epaileari esan zionez, bi pertsona horiek diruzain ohiarekin kuadroen salmenten operazioan parte hartu zuten.
Barcenasi Suitzako bankuetan dituen milioiak (diruzain ohiak 38 milioi euro zirela esan zuen) justifikatu ditzakeen dokumentazio asko eskatzeaz gain, epaileak Suitzari erregu-batzordea zabaltzea adostu du, han bildu zuen diruari buruz jakiteko.
Langabezian apuntatu ez dela esan du
Bestalde, Luis Barcenasek esan du ez dela langabeen zerrendan sartu, eta ez duela horretarako asmorik gaineratu du.
"Ez naiz langabeziara apuntatu, eta ez dut hori egingo", azaldu die Barcenasek kazetariei, Madrileko etxera sartzean, informatzaileek, PPtik despeditu ostean, langabeziako zerrendan sartzeko beharrezko izapideak egin dituen galdetu diotenean.
PPk IUren aurkako kereila bat jarri du, irainengatik eta kalumniengatik
PPk IUren aurkako kereila bat aurkeztea erabaki du, baita Auziegi Nazionalaren aurrean ostegun honetan PPko kontuen auziko polemikagatik jarritako beste kereila baten sinatzaileen kontra ere.
Izquierda Unidak eta beste alderdi batzuek kereila bat aurkeztu dute goiz honetan, Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPko diruzain ohien aurka, baita alderdiko kide ohi batzuen kontra ere: Rodrigo Rato, Ángel Acebes y Federico Trillo, y ocho empresarios.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa