Politika
Bozketa Kongresuan
Erredakzioa
PPk ustelkeriaren aurkako akordio bat itxi du, Erre Etxeari ere eragin diezaiokeen etorkizuneko Gardentasun Lege bati atea irekiz. PSOEk ez du bozkatuko, eta Izquierda Unidak kontra egingo du.
Alfonso Alonso eta Josep Antoni Duran Lleida PPren eta CiUren bozeramaileak Kongresuan. EFE
PPk ustelkeriaren aurkako akordio bat itxi du, Erre Etxeari ere eragin diezaiokeen etorkizuneko Gardentasun Lege bati atea irekiz, diru publikoarekin finantzatutako "erakundea" den moduan.
Alfonso Alonso PPko Kongresuko bozeramaileak azaldu duenez, akordio honek, PPren, CiUren, UPyDren, Kanarietako Koalizioaren, UPNren eta EAJren sinadura eramango du.
PSOEk ez du bozkatuko, eta Izquierda Unidak kontra egingo du, astearte honetan Kongresuko osoko bilkuran egingo den bozketan, alderdi parlamentarioek erregistratutako 105 ebazpen- proposamenen eztabaidaren ostean.
Zehazki, PPk, PSOEk, UPyDk eta UPNk proposatutako ustelkeriari eta gardentasunari buruzko ekimenari aurkeztutako CiUren zuzenketa bozkatuko da. Zuzenketa horrek arau horretan "diru publikoaren bidez finantzatzen diren erakundetan eta instituzioak" sartzea dakar, "Koroa" espresuki sartzen duen puntu bat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa