14:05

Politika

Larunbatean

Werten erreformaren aurkako manifestazioak 'siglarik' gabe egingo dira

Erredakzioa

LOMCE lege berriaren aurka larunbatean egingo diren manifestazioek ez dute siglarik izango "erantzun zabala eta irmoa" lortzeko.

  • Jose Igancio Wert Hezkuntza ministroa.

    Jose Igancio Wert Hezkuntza ministroa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek adierazi dutenez, larunbaterako, martxoaren 2rako, Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (LOMCE) aurka deitu diren manifestazioak "siglarik" gabe egingo dira, erantzun "zabala eta irmoa" lortzeko helburuarekin. Era horretan, hezkuntza eragile guztiei parte hartzeko dei egin diete, horien artean CCOO eta UGT sindikatuei, eta EAEko eta Nafarroako gizarte osoari.

Hiru sindikatuetako bozeramaileak Bilbon egon dira ikasleen, gurasoen eta sektoreko langileen ordezkariekin batera. Bertan, ohar bat irakurri dute hezkuntza sisteman murrizketak onartuko ez dituztela ziurtatuz.

Halaber, "baliabide eta inbertsio gehiago" eskatu dituzte. "Euskal Herriko hezkuntza eragileek eta euskal gizarteak behar dugun hezkuntza erabaki behar dugu", aldarrikatu dute.

Hori dela eta, EAEko eta Nafarroako Gobernuei eta bertako alderdi politiko guztiei "proiektu horri aurre egiteko" eta "gure herrian ez ezartzeko" eskaera egin diete. Euren iritziz, "erantzun irmoa eta zabala" beharrezkoa da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena