07:54

Politika

Epaiketa Parisen

ETAren azken ustezko buruak, akusatuen eserlekuan gaurtik

Erredakzioa

Frantziak ETAko 10 ustezko kide epaituko ditu gaurtik, tartean Garikoitz Aspiazu 'Txeroki', Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi eta Mikel Carrera.

  • Garikoitz Aspiazu 'Txeroki'. EFE

    Garikoitz Aspiazu 'Txeroki'. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parisko epaitegi batek ETAren talde militarreko 10 ustezko kide epaituko ditu gaurtik, tartean lau ustezko buruzagi ohi, 2007. urteko abuztuan sendi bereko hiru pertsona bahitzea egotzita, ibilgailua ostu eta ondoren Castellon atentatua egiteko.

Besteak beste, Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko buru ohia izango da akusatuen alkian. Horrekin batera, ustez ETAn horren lekua hartu zuten beste hiru pertsona: Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi eta Mikel Carrera.

Gainerako akusatuak hauek dira: Ohian Barandilla, Alaitz Aramendi, Ander Mugika, Iñaki Iruretagoiena, Aitzol Etxaburu eta Itziar Plaza.

Ezker abertzaleak hiru ordezkari bidaliko ditu epaiketara (Xabi Larralde, Maribi Ugarteburu eta Txelui Moreno), eta adierazpenak egingo dituzte, ETAren amaierari buruz. Akusatuek ere adierazpen bat egingo dutela uste da.

Apirilean, Frantziak oihartzun handiko beste epaiketa bat abiatuko du: bi guardia zibil espainiarren hilketarena (2007. urteko abenduan jazo zen, Capbretonen).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena