Politika
Vasco Pressen arabera
Erredakzioa
Vsco Press albiste agentziaren arabera, litekeena da ETAk IRAren urratsei jarraitzea eta zuloak zigilatzea erabakitzea, desarmearen aurrepauso bezala.
ETAk keinu sinbolikoa egin eta zenbait zulo zigilatu egin dituela iragar lezake, terrorismoaren kontrako borrokako iturriek Vasco Press albiste agentziari emandako informazioaren arabera.
Zuloen zigilatzearekin ETAk IRAren pausoei jarraituko lieke, irlandarrek euren zuloak zigilatu egin baitzituzten arsenalak suntsitzeko erabakia hartu baino lehen.
IRAk, gainera, John Chastelain kanadarrak zuzendutako Desarmearen Nazioarteko Batzordeko zenbait kideei ezkutalekuak zigilatzeko aukera eman zien.
Cyril Ramaphosa hegoafrikarra eta Martti Athisaari Finlandiako lehen ministro ohia izan ziren, hain zuzen, zigilatutako arsenalak noizean behin aztertzeko baimena lortu zutenak, arma-biltegiak inork ere erabili ez zituela ziurtatzeko.
Baldintzatutako desarmea
Momentuz, ETAk aldebakarreko desarmea egiteko proposamenak baztertu ditu, bere iritziz, desarmea egin aurretik, Espainiako eta Frantziako Gobernuek zenbait baldintza negoziatu behar dituztelako: presoak kartzelatik ateratzea, erbesteratuek itzultzeko aukera izatea eta "desmilitarizazioa" delakoa, hau da, segurtasun indarrek Euskal Herritik alde egitea.
ETAren amaieraren egiaztatzaileek datorren astean Euskadira egingo duten bisitak zurrumurru ugari piztu ditu ETAk desarmea iragar dezakelakoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa