Politika
Ustezko ustelkeria auzia
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Banca Civica sortzeko bat-egiteak eta burtsan kotizatzen hasteko prozesua ikertuko ditu.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Nafarroako Kutxaren auzia ikertuko du. EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak baimena eman dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari Nafarroako Kutxaren (CAN), Caja Burgosen, Caja Canariasen eta Cajasolen arteko bat-egitea (Caja Civica sortu zuten) eta burtsan kotizatzen hasteko prozesua ikertzeko.
Fiskalburuak baliabide gehiago eskatu dizkio Justizia Ministerioari, ustezko ustelkeria auzi guztiak "azkar" ikertu ahal izateko.
Hilaren 4an, Iruñeko epaitegi batek Kontuz elkarteak Nafarroako Kutxarekin lotutako bi salaketa ikertzea onartu zuen. Hain zuzen ere, Kontuz elkarteak Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren eta Enrique Goñi CANeko zuzendari nagusi ohiaren aurka aurkeztutakoa eta UPyDk CaixaBankeko eta Banca Civicako 14 kontseilariren aurka aurkeztutakoa.
Gainera, UPyDren salaketaren parte bat Auzitegi Nazionalera igorri zuen, salatutako ekintzek Espainiako ekonomian eta hainbat probintziatan eragina dutelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa