16:54

Politika

'Pauso txikia'

Gipuzkoak 'torturen biktimak' aitortu ditu 'bake justua' lortzeko

Erredakzioa

Euskadin, atxilotu ostean, Estatuko Segurtasun Indarren aldetik tratu txarrak jaso dituzten pertsonen “zerrenda amaiezina” salatu du Martin Garitanok.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako Aldundiak (Bildu) "torturen biktimak aitortzeko" ekitaldi bat egin du, "bake justuan" oinarritutako etorkizuna eraikitzeko "pauso txikia" emanda.

Ekitaldia Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak itxi du. Euskadin, atxilotu ostean, Estatuko Segurtasun Indarren aldetik tratu txarrak jaso dituzten pertsonen"zerrenda amaiezina" salatu du Martin Garitanok.

Garitanok azaldu duenez, Aldundiak "argi dauka" "gatazkaren biktimak aitortzean pausoak ematea" beharrezkoa dela, eta "bide horretan argi eta garbi torturak Giza Eskubideak apurtzen dituela azaldu behar" dela gaineratu du, "ez errepikatzea" eskatuz.

Arrazoi horregatik, "bihozgabekeria horren, oso larria baino gehiago denaren" biktimak "aitortzeko eta gogoan hartzeko" beharra nabarmendu du ahaldun nagusiak.

"Gizarteari egia" esan behar zaiola adierazi ostean, Garitanok "etorkizun berri bat eraikitzeko" zeregina bere gain hartu du, "biktima guztiak aitortuz bake justua lortzeko".

"Heriotza eta dontzeila" (Txileko torturari buruzko lana, Ariel Dorfmanena) antzerki-lanaren pasarte bat euskaraz irakurriz amaitu dute ekitaldia. Horren ostean, tratu txarrak jaso izana salatu duten hiru pertsonak hitz egin dute: Agurtzane Juanenak (leiho batetik ihes egin zuen Donostiako polizia-etxetik 1975ean, atxilo zutenean), Maria Elduarenak (2009an atxilotu zuten) eta Martxelo Otamendi kazetariak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena