Politika
Gürtel auzia
Erredakzioa
Ministroaren senar ohiak uko egin dio Auzitegi Nazionalean deklaratzeari eta bere bikotekide ohia "errugabea" dela eta ez duela dimititu beharrik adierazi du.
Albisteak (5)
Jesus Sepulveda Pozuelo de Alarconeko (Madril) alkate ohi eta Ana Mato ministroaren senar ohiak uko egin dio Auzitegi Nazionalean deklaratzeari Gürtel auziaren harira, eta emazte ohiaren errugabetasuna aldarrikatu du.
Sepulveda 11:30ean sartu da Auzitegian Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratzera, eta ordu laurden geroago kalean zegoen, epailearen aurrean ez deklaratzeko eskubidea zuelako, alkate ohiak kalean zain zeuden kazetariei jakinarazi dienez.
Horrez gain, inputatuak adierazi du bere emazte ohia "errugabea" dela eta ez duela dimititu beharrik.
Deklarazioa hartzen saiatu baino lehenago, epaileak leporatzen zaizkion delituak jakinarazi dizkio Sepulvedari: eroskeria, legea nahita urratzea eta diru-publikoa modu desegokian erabiltzea. Gero, epaileak libre utzi du baldintzarik gabe.
Sepulvedak PPren soldata jaso du iragan astelehenean kaleratu zuten arte. Pozuelo de Alarconeko alkate ohiak eta Ana Matok Gürtel sareko kideek emandako opariak jaso omen zituzten, eta ez zuten horien berri eman.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa