Politika
Elkarrizketa
Erredakzioa
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua "oso baikor" agertu da ETA desarmatzearen inguruan, "gizartea ere baikorra delako" gai horretan.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EITB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak "gertu" ikusten du ETAren desarmea eta "oso baikor" agertu da zentzu horretan. Hala ere, helburua lortzeko "aurrerapausoak ematea" eskatu die "denei".
Sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "oso baikor" dago ETAren desarmearen inguruan, izan ere, "gizartea ere baikorra da" gai horretan. "Gertu ikusten dugu? Bada bai. Ez dakit ikusten dugun edo ikusi nahi dugun", gaineratu du.
Beltran de Herediak azpimarratu du ETAk urtebete baino gehiago daramala "indarkeria erabili gabe". "Egia da, hala ere, datu errealak eta esperantzak nahastu egiten ditugula batzuetan. Baina baikorra naiz", berretsi du sailburuak.
Beltran de Herediaren esanetan, EAJk "bizi osoan lan egin du gizarteak horrenbeste irrikatzen duen bakea lortzeko". Hala ere, "diskrezioz egiten den lana garrantzitsua" dela eta prozesu horietan "eraginkortasuna" bilatu beharra dagoela aldarrikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa