Politika
Artikulu batean
Erredakzioa
“Zergatik isiltzen zara orain?” izena duen artikuluan, Noos Institutuak ustez diru publikoa desbideratu izanaren ikerketari buruzko erregearen jarrera kritikatzen du koronelak.
Juan Carlos erregea. EFE
Amadeo Martinez Ingles koronelak fiskalak eskatutako urtebete eta hiru hilabeteko kartzela-zigorraren eskaerari egin beharko dio aurre Auzitegi Nazionalean, asteazkenean, artikulu batean Juan Carlos erregea iraintzeagatik, Iñaki Urdangarini buruzko ikerketa judizialaren harira.
Akusazio idatzian, 2011ko abenduaren 12an Canarias-Semanal egunkari digitalean idatzitako artikuluaren edukia errepikatzen du fiskalak. Ministerio publikoaren ustez, idatzi horren bidez "Estatuko ordezkaritza nagusiari kalte egin nahi zion".
"Zergatik isiltzen zara orain?" izena duen artikuluan, Noos Institutuak ustez diru publikoa desbideratu izanaren ikerketari buruzko erregearen jarrera kritikatzen du koronelak.
"Zergatik isiltzen zara orain? Zergatik ez diezu espainiarrei ahalik eta azkarren hitz egiten? Lehenik eta behin izugarrizko aurpegia duen zure suhi horren berri eman behar izango zenuke, milioika euro altxor publikotik eraman dituenaren berri", zioen artikuluak.
2012ko apirilean, koronelak instrukzio epaileari erregearen kontra "ezer" ez zuela esan zion, eta bere asmoa ez zela hura iraintzea, duela urte askotik "dinastia borboitarrarekin" duen jarrera kritikoa erakustea baizik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa