Politika
Bilera lehendakariarekin
Erredakzioa
Horren esanetan, EAEko PPk ez du parte hartuko bake eta bizikidetza lantaldean, ETA gaitzetsi ezean.
Bideoak (1)
"Gaur gaurkoz", EAEko PPk ez lituzkeela Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestuko iragarri du Antonio Basagoiti alderdi horretako presidenteak. Izan ere, Gasteizko Gobernuak "plan ekonomiko zehatzik" ez duela argudiatu du.
Basagoiti Iñigo Urkullu lehendakariarekin batzartu da gaur goizean, gobernuburuak euskal alderdiekin abiatutako bilera-sortaren baitan.
EAEko PPko buruaren esanetan, bere alderdiak EAJrekin Arabako eta Bizkaiko aurrekontuen harira sinatutako akordioa ez da zertan hedatu Eusko Legebiltzarrera.
Bestalde, Basagoitik Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren aurka egin du, aurtengo diru bilketaren "birkalkulu faltsua" egitea proposatu duelako. Horren helburua "EAJren interesei mesede egitea" dela uste du Basagoitik.
Horregatik, Bilbaoren proposamena onartzen badu, "Aurrekonturik gabe" geratuko dela eta PPk "osoko zuzenketa bat" aurkeztuko duela ohartarazi du.
Bake lantaldea
Eusko Legebiltzarrak hurrengo astean sortuko duen bake eta bizikidetza lantaldeari dagokionez, ETA gaitzesten ez badute, PPk ez duela parte hartuko aurreratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa