19:32

Politika

EAJ-PP bilera

Basagoiti 'mesfidantzaz' joango da Urkullurekin duen bilerara

Erredakzioa

PPko Euskadiko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari “subiranotasun tankerak ezartzeko asmoek akordio aukerak urrunduko” lituzkeela azalduko dio.

  • Antonio Basagoiti

    Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea "mesfidantzaz" joango da Iñigo Urkullu lehendakariarekin ostiral honetan duen bilerara. Besteak beste, "ekonomia lehentasuna duela gobernatzen hastea" eskatuko dio.

PPtik azaldu dutenez, Basagoitik Urkullu "entzungo" du, eta "gobernatzen hastea" eskatuko dio, duten sentsazioa "mesfidantzazkoa" delako, "politika argi eta koherente bat ezartzen ari ez den Gobernu batez".

Horregatik, PPko presidenteak "lehendakariaren proiektuak eta proposamenak zeintzuk diren entzun" nahi ditu, "zehaztasunik gabe hitz egiten ari delako politika une hauetan zehazten ez duten gauzetan".

PPren ustez, beharrezkoa da Urkulluk nondik eta nola hitz tratatu nahi duen aurrekontuen proiektua" jakitea, eta "zeintzuk izango diren bere planteamendu garrantzitsuenak gai ekonomikoei dagokienez, doikuntza neurriak barne".

Basagoitik Gobernuaren "giltzarri politikoak izan daitezkeenak" entzungo ditu, baina "mesfidantzatik", "Gobernuaren adierazpenen eta ordezkari ezberdinengatik kulunkatuengatik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena