23:27

Politika

Ustelkeriaren kontra

'Barcenas auzia azkenera arte ikertzeko zantzuak daude'

Erredakzioa

Hala esan du Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak. Alvaro Lapuertak ukatu egin du PPn ezkutuko kontabilitatea egon dela. Barcenasen aurretik egon zen PPko diru-zain Lapuerta.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiaren hitzetan, zantzuak daude Barcenas auzia ''bukaera arte'' ikertzeko.

Kazetariei egindako adierazpenetan, fiskal nagusiak esan du dagoeneko ez dagoela gertatutakoa argitzerik nahi ez duen inor, ''inplikatuta daudenen eta Zuzenbide Estatuaren onerako''. ''Justizia Administrazioan eta klase politikoan konfiantza egotea beharrezkoa da'', gaineratu du.

Halaber, orain arte egindako ikerketak eginda, Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak auzia argitzeko estrategia ''ahalik eta arinen'' diseinatuko duela iragarri du.

Atzo Barcenasek egindako kaligrafia probaren inguruan galdetuta, Torres-Dulcek esan du oraindik ez dagoela emaitzarik. ''Justiziak arin joan behar du, baina ez behar baino azkarrago''.

Lapuertak ukatu egin du PPn ezkutuko kontabilitatea egon dela

Alvaro Lapuerta PPren diru-zain ohiak, Luis Barcenasen aurretik zegoenak, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzaren aurrean deklaratu du gaur goizean eta ukatu egin du PPn ezkutuko kontabilitatea egon dela eta 'Barcenasen paperak' ikusi dituela.

Alvaro Lapuerta auto partikular batean iritsi da auzitegira, eta ez du adierazpenik egin nahi izan hedabideen aurrean. Luis Barcenasek eta Jorge Trias Sagnier PPko diputatu ohiak deklaratu eta hurrengo egunerako deitu dute Lapuerta.

Lapuerta PPren diru-zain izan zen 1993 eta 2008 artean, eta 10:00etan hasi da deklaratzen eta eguerdirako kalean zegoen.

Bestalde, Fiskaltzako iturrietatik jakitera eman dutenez, oraindik ez dute zehaztu noiz deklaratuko duten PPri ustez dohaintzak eman zizkieten enpresariek.

Barcenas eskumuturreko batekin kontrolatu behar duen galdetu dio Ruzek fiskalari

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzari ea Luis Barcenas PPko diruzain ohia eskumuturreko elektroniko batekin kontrolatu behar duen galdetu dio, Europako Abokatu Demokratuen Elkarteak ('Gurtel' auziko herri-akusazioa) eskatu bezala, Estatutik ihes egitea ekiditeko, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Barcenas eta Trias

Luis Barcenas PPren diruzain ohia Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzara joan zen atzo goizean, alderdiko ustezko kontabilitate ezkutuari buruz deklaratzeko, eta kaligrafia proba bat egin zioten bertan. Halaber, Alderdi Popularraren 'B' kontabilitate bat jaso zezakeen dokumenturik dagoenik ukatu zuen Barcenasek.

Aldez aurretik, Jorge Trias Sagnier PPren diputatu ohiak deklaratu zuen, ordu eta erdiz. Ateratzean, "bete egin du betebeharra", adierazi zuen.

Dena dela, hainbat hedabideren arabera, Trias Sagnierrek aitortu egin zuen, fiskalaren aurrean, El Pais egunkariak publikatutako paperak Barcenasek duela hainbat urte erakutsi zizkionak direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena