Politika
Bilera
Erredakzioa
Lehendakariaren hitzetan, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea da Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat.
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Argazkia: EITB
Albisteak (1)
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko lanean ari da. Helburua lortzeko, hezkuntzaren eta legearen garrantzia nabarmendu du.
Lehendakariak Emakunderen egoitza bisitatu du asteazken honetan, eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendari berriak egin dio ongietorria Gasteizko egoitzan.
Jeltzalearen arabera, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak helburu bera dute, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea, alegia. Berdintasuna lortzeko bidean, "egiteko asko dago oraindik", gaineratu du.
Horren esanetan, emakumeen kontrako indarkeria errotik desagerraraztea lehentasuna da. Helburu hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak hiru alorretan egingo du lan: hezkuntzan, legedian eta tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeak artatzeko zerbitzuan.
Bestalde, Izaskun Landaida pozik agertu da lehendakariaren bisita dela eta. Halaber, Urkulluk berdintasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du.
Emakundeko zuzendariaren esanetan, prebentzioa oso garrantzitsua da emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan. "Garrantzitsua da eskoletan umeekin eta gazteekin lanean hastea, hezkuntza baita indarkeriaren kontrako tresnarik eraginkorrena".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa