21:49

Politika

Barcenas auzia

PP utzi baina Galdakaon zinegotzi gisa jarraituko du Pasarin-Gegundek

Erredakzioa

EITB

Astearte honetan bilera egin du Antonio Basagoitirekin. Galdakaon zinegotzi atxiki gisa jarraituko duela eta aulkia alderdiari itzuliko ez diola iragarri du batzar horren ondoren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPtik ''aldi baterako banandu'' baina Galdakaon zinegotzi atxiki gisa jarraituko duela iragarri du astearte honetan David Pasarin-Gegunde Alderdi Popularreko zinegotziak, ohar baten bidez. Bertan azaldu duenez, ez dio aulkia alderdiari itzuliko.

Barcenas auzia argitu arte, PPn aldi baterako baja emateko asmoa iragarri zuen zinegotziak joan den ostiralean.

Adierazpen horien ondoren, bilera egin zuen atzo Bizkaiko PPko buruekin, eta, ondoren, behin betiko baja emango zuela esan zuen, aldi baterako eman ezin bazuen.

Gaur bertan batzarra egin du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruarekin, eta, bilera horren ondoren eman du zinegotziak bere asmoen berri. Hala, ''militantzia aktiboa aldi baterako albo batera'' uzteaz gain, Galdakaon  bozeramaile kargua eta Bizkaiko zuzendaritzan egun duen kargua ere utzi egingo ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena