Politika
Barcenas auzia
Erredakzioa
PPren zuzendaritzako kideek ustez diru beltzean jasotako ordainketak ikertzen ari da Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza.
Rajoy PPren ez ohiko Batzordean.
El Pais egunkariak Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren esku utzi ditu PPko zuzendaritzaren ustezko ezkutuko kontabilitatea agerian uzten dituen Luis Barcenasen agiriak, komunikabide horretako zuzendariak, Javier Morenok, jakitera eman duenez.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza joan den urtarrilaren 24an hasi zen 'Barcenas auzia' deitutakoa ikertzen. Alderdi Popularreko zuzendaritzako kideek diru beltzean ordainketak jaso zituztela erakusten omen dute Barcenasen agiriek.
Antonio Romeral fiskalak Luis Barcenas PPren diruzain ohia eta Jorge Trias Sagnier diputatu izandakoa deitu ditu deklaratzera. Azken honek publikoki onartu zuen Alderdi Popularraren baitan gainsoldatak ematen zirela.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza zuhurtziaz eta isilpean ari auzia ikertzen, filtrazioek ikerketa zapuztu dezaketenaren beldur baita.
Horren erakusle da joan den ostirala arte ez zutela jakinarazi ikerketa astebete lehenago abian jarri zutela.
Izapide ezberdinen tramitazioa sei hilabetez luza daiteke eta orduan fiskalak erabaki bat hartu beharko du: auzia artxibatzea, delitu zantzurik antzeman ez duelako; edo bide judizialari hasiera eman. Bigarren aukeraren alde eginez gero, Pablo Ruz epailearen esku geldituko litzateke auzia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa